Udalerriko Larraganena Estrata, Talaia bidea eta Basotxu bidea kaleetako trafikoaren segurtasuna hobetzeko asmoz, Gorlizko Udalak bide horietako ibilgailuen zirkulazioa aldatuko du laster. Horrela, Talaia bidea kaleko zirkulazioa noranzko bakarrekoa izango da eta Itsasbide kaletik sartuko da bertara. Era berean, Larraganena Estrata kaleko zirkulazioa norabide bakarrekoa izango da Urezarantza bidea kalerantz. Azkenik, Talaia bidea eta Basotxu bidea kaleetako zirkulazioaren noranzkoa aldatuko da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!