Gorlizko Udala Gorlizko Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana (HMIP) egiten ari da, mugikortasun iraunkorrago eta seguruago baten esparruan udalerrira eta bertako biztanleen beharretara egokituko diren proposamen zehatzak egiteko asmoz.
Hori dela eta, beharrezkoa dute jakitea nolakoak diren Gorlizko biztanleek egiten dituzten joan-etorriak eta Gorlizko mugikortasunari buruz zer iritzi duten. Horretarako, udalerriko biztanleak martxoaren 7a baino lehen hurrengo inkesta egitera animatu ditu Udalak, lotura honen bitartez: https://labur.eus/9hZdZ
Inkestak aurrez aurre egiteko aukera dago, turismo bulegoan, kultur etxean zein udaletxean.