Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa

Unai Mendiburu, Imanol Uria eta Paule Loizaga izan dira Gorlizeko kanporaketen irabazleak

Erredakzioa 2022ko mar. 15a, 10:17

Paule Loizaga kantatzen. © ALBE

Joan den barikuan, hilaren 11n, jokatu zituzten Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako azken hiru kanporaketak Gorlizen. Horietan, Unai Mendiburu, Imanol Uria eta Paule Loizaga izan ziren haien saioetako irabazleak; hala, Algortan apirilaren 2an jokatuko diren finalaurrekoetara igaroko dira zuzenean. Beste bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.

New Tavern tabernako saioa:

  • 1. postuan: Unai Mendiburu, 126 puntu.
  • 2. postuan: Peru de Pedro, 107,5 puntu.
  • 3. postuan: Oihan Diaz eta Jagoba Pereda, 104 puntu.

Xurrut tabernako saioa:

  • 1. postuan: Imanol Uria, 131 puntu.
  • 2. postuan: Kerman Diaz, 128 puntu.
  • 3. postuan: Josu Landeta, 105 puntu.
  • 4. postuan: Galder Bilbao Txapi, 87,5 puntu.

Portalena tabernako saioa:

  • 1. postuan: Paule Loizaga, 117,5 puntu.
  • 2. postuan: Peio Arondo, 107 puntu.
  • 3. postuan: Beñat Lopez, 98 puntu.
  • 4. postuan: Aratz Errementeria, 86,5 puntu.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun