Ukrainar errefuxiatuentzat laguntza batzeko aste-akabu solidarioa egingo dute Gorlizen

Ander Zarraga 2022ko mar. 22a, 14:08

Zuentzat kultur taldeak eta Gorlizko Udalak hainbat jarduera antolatuko dituzte aste-akabu honetan. Horien bitartez, dirua bildu gura dute Ukrainako gerrak eragindako krisi humanitarioan laguntzen ari diren Gurutze Gorria eta Caritas erakundeei dohaintzan emateko.

Egitaraua:

  • Martxoak 26, zapatua:
    • 11:30ean, Zumbathon frontoian, Step Up dantza-eskolagaz.
    • 13:00etan, skate erakustaldia Itsasbiden I-SKATE taldeagaz.
    • 19:00etan, Kontzertuak ikastetxean: Herio, Falling Black eta Rojo Nieve.
    • 19:00etan, Jamon Ostruck eta Tito Blas Garagardoa ikastetxean.
  • Martxoak 27, domeka:
    • 10:00etan, mendi ibilaldia udaletxe plazatik abiatuta (09:00etan izen-ematea).
    • 11:00etan, karate erakustaldia frontoian.
    • 12:30ean, ginkana Troka Abentura eta Taupada Abentura elkarteakaz Itsasbiden.
    • 13:00etan, Liran abesbatzaren kontzertua Gorlizko elizan.
    • 13:00etan, herri-txistorra Los Urris taldeagaz eta Trasteren gitarra kontzertuagaz girotuta, Iberre Barriko plazan. Gainera, Aratz dantza taldearen jertse baten zozketa ere egingo dute.

Horretaz gain, pintxo solidarioa egongo da herriko hainbat tabernatan, eta itsulapikoak ere jarriko dituzte denda eta ostalaritza establezimenduetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun