Oroimen ekintza horren bitartez, Kandelaria kultur elkarteko kideek Gorlizko gotorlekuan behartutako lanetan egon ziren preso horiei "omenaldi xume bat" eskaini gura izan diete. Zehaztu dutenez, "askok Burdinazko Hesiaren parte dela uste duten arren, frankismoan eraiki zituzten, 1940ko hamarkadaren hasieran. Aliatuen eraso baten beldurrez, Francok bere erregimena babesteko guda-bateria hauek eraikitzea agindu zuen, Linea P: Línea de Organización Defensiva del Pirineo deiturikoaren baitan".
Gaineratu dute gudan preso eroritako politikari eta herritar arruntek lan behartuetan eraiki zutela gotorlekua: "50 kilogramoko hareazko zaku batekin lan, jan eta lo egitera behartuta zeuden, eta haietako batzuk sufrimenduari eutsi ezinik amildegian horietan beren buruaz beste egin zuten".