Hainbat herritarrek parte hartu dute Gorlizko I. Kirol Egunean

Ander Zarraga 2022ko eka. 7a, 10:10

Aurreko aste-akabuan, Gorlizko kaleak kirol-jardueraz bete zituzten. Adin guztietako herritarrek karatea, saskibaloia, bizikleta, surfa edo martxa nordikoa bezalako kirolak praktikatzeko aukera izan zuten. Udalak eta herriko taldeek antolatu zuten jardunaldian, udalerrian praktikatzen diren kirolen erakustaldiak egin zituzten eta bertaratu zirenek horiek praktikatzeko aukera ere izan zuten. Horretaz gain, herriko talde eta kirolariek egiten duten lanagatik ere saritu zituzten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun