Euriak ez ditu Gorlizeko San Pedro ospakizunak zapuztu

Ander Zarraga 2022ko eka. 30a, 09:15

Gorliztarrek udako lehen ospakizuna izan zuten atzo, San Pedro Egunean, santu horren izena daraman plazatxoaren inguruan hainbat jarduera egin baitzituzten. Egitaraua goizetik hasi zuten, eta, arratsaldean, hainbat bizilagun batu ziren Aratz dantza-taldearen ikuskizunagaz gozatzeko. Emanaldiaren erdian euria hasi bazen ere, adin guztietako dantzariek ikuskizuagaz jarraitu zuten, eta, besteak beste, Ezpata-dantza, Txulalaia, Zintza-dantza edo Kaxarranka dantzaldiak eskaini zituzten. Eguna bukatzeko, sardina-jana, disko-festa eta zezensuzkoa izan zituzten.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun