Uztailaren 1etik 4ra

Bariku honetan bueltatuko da Dastatuarte jaialdia Gorlizera

Iker Rincon Moreno 2022ko eka. 30a, 14:31

Indarrez eta ilusioz beteta helduko dio aste-akabu honetan Dastatuarte Food&Art jaialdi gastronomikoak bere hirugarren edizioari, bi urtez pandemiaren eraginez bertan behera gelditu ondoren. Hala, bizi-bizirik bueltatuko da udalerriko kaleak musikaz, tailerrez, dastaketaz eta antzerkiaz betetzera. Egitarau zabala antolatu dute, publiko guztiarentzat.

Lau egunez, askotariko ekintzak egongo dira Gorlizen. Hala, besteak beste, pintxo-lehiaketa egingo dute udalerriko taberna eta jatetxeek. 1,2 euroko prezioan, pintxo bereziak eskainiko dituzte eta, bezeroek, euren aldetik, "pintxo txartela" zigilatu beharko dute; hiru zigilu lortuta, sari ezberdinen zozketan parte hartu ahal izango dute. Horrez gainera, plater bereziak eskainiko dituzte hainbat jatetxek.

Baina ez da dena edan eta jana izango Dastatuarten. Izan ere, hainbat ekintza eta tailer antolatuko dituzte egunotan, hala nola joskintzan trebatzeko, kontserbak egiteko, antzerkian murgiltzeko edota zirkuan aritzekoak. Horietan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko dute interesatuek. Ekitaldi guztiak, hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun