Akordioa sinatzeak amaiera eman dio 2021eko uztailaren 1ean hasitako grebari. ELA sindikatuak azaldu duenez, akordioak hainbat hobekuntza jasotzen ditu: 2023rako % 32ko soldata-igoera eta 2024rako % 44koa. Bi igoera horiek Bizkaiko eraikin eta lokalen garbiketarako hitzarmen probintzialaren gainetik daude.
Guztira, Gorlizko udal-eraikinak garbitzeaz arduratzen diren zortzi langile dira. ELA sindikatuak langileak zoriondu ditu borrokagatik, eta deitoratu du Bizkaiko hitzarmenean horrelako hobekuntzak adosteko aukera galdu izana.