Urteroko LX. Paella Txapelketa izango da jai horietako plater nagusia, urtero 60 hautagai baino gehiago aurkezten baitira arrozen lehiaketa horretara. Hala ere, horren aurretik, beste bi jaiegun prestatu dituzte hainbat jardueragaz; besteak beste, barikuan, abuztuaren 5ean, goizetik hasiko da jaieguna eta iluntzean Oxabi taldearen kontzertua egongo da. Hurrengo egunean Herri Krosagaz jarraitu eta tortilla-txapelketa eta La Topadora taldearen kontzertua izango dituzte.
Egitaraua
Abuztuak 5, barikua
- 10:00 Txupina bota eta kalejira Gorlizko Andra Mari baseliza ondoko landetan.
- 11:00 Meza Agirre Andra Mariren ohorez.
- 11:45 Ohorezko Aurreskua, eta Gorlizko Aratz dantza-taldearen dantzaldia.
- 12:45 Luntxa ermita atarian jubilatuentzat.
- 18:00 Herri Kirolak.
- 20:00 Kontzertua: Gaupasa
- 22:00 Zezensuzkoa.
- 23:30 Mrs Klam eta Oxabi taldeen kontzertua.
Abuztuak 6, zapatua
- 10:00 XXXIII. Herri-krossa.
- 11:00 XLVII. Tortilla Txapelketa familia eta gazteentzako.
- 12:00 Umeen parkea.
- 13:00 Tortillen aurkezpena epaileek dastatzeko, jarraian, sari-banaketa.
- 17:00 Ur parkea.
- 20:00 Diskofesta umeentzat.
- 22:00 Zezensuzkoa.
- 23:00 Kontzertua: La Topadora.
Abuztuak 7, domeka
- 11:00 LX. Paella Txapelketarako izen-ematea kioskoan.
- 12:00 Trikitia.
- 13:00 Paellen aurkezpena, landaren erdialdean, epaileek dastatzeko.
- 18:00 Paellen sari-banaketa.
- 19:30 DJ
- 22:00 Zezensuzkoa eta jaien amaiera.