Gorlizen festek ez dute atsedenik emango eta, gainerako festakaz batera, abuztuaren 10ean ospatuko diren Gandia plazako ospakizunak ere bueltatuko dira aurten.
Jaiak bertan behera geratu aurretik, urtero egiten zen legez, San Lorentzo Egunean goizetik gauerako programa antolatuko dute Gorlizko txoko horretan. Aurten, jaieguna eguaztenean izan arren, festak berdin-berdin ospatuko dituzte. Hala, 11:00etan, txupinaren botatzeagaz abiatuko dute egun osorako prestatu duten egitarau ederra.
Egitaraua
Abuztuak 10, eguaztena
- 11:00 Txupinaren jaurtitzea.
- 11:30 Umeentzako parkea.
- 14:00 Saiheski-parrillada eta sagardoa.
- 17:00 Umeentzako parkea.
- 20:00 DJ erromeria.
- 22:30 Zezensuzkoa.
Irakurle agurgarria:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!
Izan zaitez HIRUKAlagun