Garbigune mugikorra Gorlizen egongo da urtarrilaren 12tik 26ra

Erredakzioa 2022ko abe. 26a, 17:58
Garbigune mugikorra, artxiboko irudian.

Urtarrilaren 12tik 26ra bitartean, Garbigune mugikorra erabili ahal izango dute gorliztarrek. Hain zuzen ere, egun horietan, Itsasbide kaleko 19 zenbakiaren parean egongo da Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzu hori. Etxean sortutako hainbat hondakin berezi bertan uzteko aukera izango da, horrenbestez.

Hauek dira Garbigune horretan utz daitezkeen hondakinak:

  • Etxeko tresna txikiak
  • Sukaldeko tresnak
  • Etxeko olioa (ontzi itxian)
  • Sakelako telefonoak
  • Kableak
  • Pinturak eta disolbatzaileak
  • Aerosolak
  • Kutsatutako xurgatzaileak
  • Tonerrak
  • Tintazko kartutxoak
  • Metalezko kapsulak
  • Plastikozko kapsulak
  • Pilak
  • CDak, DVDak eta kaseteak
  • Erradiografiak
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun