Gorlizko Udalak segurtasun kamerak instalatuko ditu radarren apurketak ekiditeko

Nahia Martinez Gondra 2023ko ots. 27a, 10:25

Radarrak.

Gorlizko Udalak segurtasun kamerak instalatuko ditu udalerriko radarrek jasotako erasoei aurre egiteko. Gorlizko alkatea den Nagore Utxupik azaldu duenez, orain jarriko dituzten radar berriak "pedagogikoak izango dira", eta kamerak instalatuko dituzte martxan duten kontrataziorako lizitazioagaz bukatu bezain laster.

Utxupik adierazi duenez, 2021eko udan jarri zituzten radarrak, eta, ordutik, hainbat kolpe eta harrikada jaso dituzte. Azkenean, urte horretako irailean, Tribiñu kaleko radarra lurrera bota zuten, eta, urrian, Mungia Bidekoan kokatuta zegoena. Hori dela eta, hainbat segurtasun kameraren instalazioa martxan jartzea erabaki dute.

"Apurketa hauek konpontzea oso garestia da eta, horregatik, orain existitzen diren segurtasun kameren mantenuko kontratazioan kamera berri hauek ere sartu ditugu", azaldu du Utxupik.


Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun