Gorlizko Udalak nabarmendu du jarduera horrek Gorlizko emakumeenganako indarkeria matxistaren aurkako plan sektoriala indartzeko konpromisoari erantzuten diola.
Martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Nagore Utxupi alkateak gogoratu du Gorlizko Udalak indarkeria matxistaren kontra eta emakumeen eskubideen aldeko konpromisoa duela, eta antolatuko diren ekitaldietan parte hartzeko deia egin die herritarrei.
Halaber, alkateak azpimarratu duenez, martxoaren 8az gainera, Udalak sentsibilizazio- eta kontzientziazio-kanpainak bultzatzen jarraituko du, eta biktimei arreta integrala eta koordinatua eskaintzeko lan egingo du.