Bizikleta aparkalekuez gain, beste hiri-altzari batzuk hobetzen hasi da Gorlizko Udala, horien artean, banku berriak instalatu ditu udalerriko hainbat gunetan. Halaber, hurrengo asteetan hondatutako elementu eta ekipamendu gehiago ordezkatuko dituela iragarri du.