Gorlizko artisautza eta nekazaritza azokan izena emateko epea zabaldu dute

Nahia Martinez Gondra 2023ko mai. 10a, 13:43

Artxiboko irudia.

Aurten, uztailaren 25ean, Santiago Egunean, ospatuko dute Gorlizko Lehen Sektoreko 35. azoka. Zehazki, Artzelu plazan egingo dute, goizeko 10:30etik 15:00etara. Parte-hartzeko epea zabalik dago maiatzaren 22ra arte.

Gorlizko azokako postuak eta modalitateak hurrengoak dira: haragiak eta txakurtegiak erakusteko eta saltzeko (2 postu); kontserbak erakusteko eta saltzeko (3 postu); frutak, eta barazkiak erakusteko eta saltzeko (5 postu); esnea eta esnekiak erakusteko (3 postu); eztia erakutsi eta saltzeko (2 postu); okintza eta gozogintzako erakusketa eta salmenta (5 postu); txakolina, sagardoa, garagardoa, likoreak, ardoa eta zukuak erakusteko eta saltzeko (4 postu); landare-apaingarri, lore eta zuhaitzen erakusketa eta salmentarako (2 postu); beste batzuen erakusketa eta salmentarako (2 postu); eta, azkenik, txosnak (2 postu).

Halaber, Gorlizko Udalak gogorarazi du modalitate eta produktu mota bakoitzeko postuen kopurua aldatu ahal izango dutela plazak hutsik geratuz gero.

Azokan parte-hartzeko irizpideei dagokionez, ekoizleak agiri baten bidez erakutsi beharko du dagokion erregistroan izena emanda duela. Halaber, Gorlizko (4 puntu) eta Uribe Kostako (3 puntu) ekoizleek lehentasuna izango dute azokan parte-hartzeko.

Informazio gehiago esteka honetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun