Zabaldu dute Gorlizko Kinpuleneko haur parkea

Nahia Martinez Gondra 2023ko mai. 11a, 09:44

Parke berritua daborduko zabalik dago. © GORLIZKO UDALA

Denboraren eta erabileraren ondorioz hondatuta zegoen Kinpuleneko haur parkea berritu du Gorlizko Udalak, apurtuta zeuden haur-jolasak ordeztu eta gero. Hala, erreformaren helburua da udalerriko haurrek kalitatezko espazio seguru batez gozatu ahal izatea.

Haurrentzako parke berritua 2-12 urte bitarteko umeentzako zuzenduta dago. Halaber, Gorlizko Udalak instalazioa zaintzeko eta behar bezala erabiltzeko deia egin du, parke berria ahalik eta egoera onenean mantendu dadin.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun