Urte luzez, Espainiako Kick Boxing-eko txapelketan teknikari gisa parte hartu ostean, aurten, lehiakide moduan parte hartu du Alberto Romillok, eta, espero ez zuen arren, bi urrezko dominagaz bueltatu da etxera: Lightcontact eta Kicklight modalitateetan lehenengo postua lortu du. Etorkizunari begira, Munduko Kick Boxing-eko Txapelketan parte hartzeko asmoa du, eta horregatik, bere entrenamendu bat nolakoa den ikusteko aukera izan dugu.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!