Ekainak 18

Kirol Eguna ospatuko dute Gorlizen

Nahia Martinez Gondra 2023ko eka. 7a, 10:09

Gorlizko Udalak udalerriko kaleak kirolez beteko ditu hurrengo domekan ospatuko duten Kirol Egunean, ekainaren 18an. Hala, egun horretan parte hartzeko epea daborduko zabalik dago ekainaren 9ra arte, eta izena emango duten lehenengo 200 pertsonek kamiseta bat lor dezakete. Era berean, Gau Martxan izena emango duten lehenengo 50 pertsonentzako frontalak ere oparituko dituzte.

Kirol Egunean, Gorlizko biztanleek mota guztietako kirolak ikusi eta praktikatzeko aukera izango dute goizeko 09:00etatik gaueko 00:00etara. Izen-ematea Gorlizko kiroldegian egin daiteke, ekainaren 9ra arte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun