Oraindino egitaraua ikusgai ez dagoen arren, 2022an askotariko ekintzak antolatu zituzten, besteak beste, tailerrak, zuzeneko musika, antzerkia, dastaketak, etab.
Beste behin, bueltan da gastronomia eta artea batzen dituen Gorlizeko Dastatuarte jaialdia. Bere laugarren edizioa izango da eta, aurten, uztailaren 7, 8, eta 9an egingo dute ekitaldia. Beraz, antolatzaileek iragarri dute daborduko 30 egun soilik falta direla jaialdirako.
Oraindino egitaraua ikusgai ez dagoen arren, 2022an askotariko ekintzak antolatu zituzten, besteak beste, tailerrak, zuzeneko musika, antzerkia, dastaketak, etab.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!