Gorlizko Noa Vega txirrindularia txapeldunorde gelditu da aste-akabu honetan Cartagenan (Murtzia) izan den Espainiako Eskolarteko BTT Txapelketan. Kategoria infantilean lehiatu zen gorliztarra, eta txapela jantzi zuen Gisela Herrerorengandik 10 segundora gelditu zen, 31' 01''ko denbora eginda. Estatuko 13 eta 16 urte arteko askotariko txirrindulariek parte hartu zuten proba horretan, errepideko eta BTTko probetan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!