Nerea Ibarzabal eta Etxahun Lekue bertsolariak arituko dira abuztuaren 11n Gorlizko Balkoirik Balkoian

Iker Rincon Moreno 2023ko abu. 3a, 10:16

Nerea Ibarzabal, artxiboko irudian.

Abuztuaren 11n, barikuan, bertso-saio berezia hartuko du Gorlizek: Balkoirik Balkoi. Ekimen ibiltaria izango da, eta bertan kantuan arituko dira Nerea Ibarzabal eta Etxahun Lekue bertsolariak. Saioa 20:00etan hasiko da, Elizako plazan. Bertsolariei laguntzeko, kalejiran trikitilariak ere arituko dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun