Emakume batek eraso matxista jasan duela salatu du Gorlizen

Ander Zarraga 2023ko abu. 22a, 10:04

Gorlizko pinudia, artxiboko irudian.

Gorlizko Udalak jakinarazi duenez, aurreko barikuan emakume gazte batek eraso matxista jasan zuela salatu zuen hondartza ondoan dagoen pinudian. Udal-iturriek zehaztu dutenez, Udaltzaingoak berehala atxilotu zuen erasotzailea eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da. Era berean, Udalak erasoa "irmo gaitzetsi eta salatu" gura izan du eta elkartasuna adierazi dio emakumeari, eta bere esku dagoen guztian laguntzeko prest daudela jakinarazi diote.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun