Era berean, udal-gobernuak baldosak berritzeko lanei ekin die udalerriko hainbat puntutan.
Laubideta plazan oinezkoen, eta batez ere adinekoen, segurtasuna hobetzeko asmoz, Gorlizko Udalak baranda bat jarri du bertan. "Helburua da inguru horretan dagoen eskailera-mailetako batean erorikoak saihestea", azaldu dute udal-iturriek. "Neurri sinplea da baina baita garrantzitsua ere mugitzeko zailtasunak dituzten jende askorentzat", gaineratu dute.
Era berean, udal-gobernuak baldosak berritzeko lanei ekin die udalerriko hainbat puntutan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!