Igeribideak ekimena

Hondartzan aisialdiko igeriketa osasungarria sustatzeko klase bat antolatuko dute Gorlizen

Nahia Martinez Gondra 2023ko abu. 28a, 12:33

Gorlizko hondartza.

Igeribideak ekimenaren Masterclass bat antolatu dute irailaren 23rako, zapaturako, goizeko 09:30etik 11:30era. Astondoko hondartzan egingo dute eta 16 urtetik gorako pertsonentzat eta hastapeneko, erdiko edota maila aurreratuko igerilarientzat zuzendutako klasea izango da. Helburua da hondartzan aisialdiko igeriketa osasungarria, segurua eta autonomoa sustatzea, ingurune naturalean ahalik eta gutxien esku hartuz. Izen-ematea abuztuaren 31ra arte egongo da irekita, hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun