Gorlizko kirol ikastaroetan aurre-inskripzioa egin daiteke irailaren 15era arte

Nahia Martinez Gondra 2023ko ira. 5a, 10:15

Izena emateko epea irailaren 15era arte da.

Gorlizko Udalak antolatzen dituen ikastaroetan aurre-izena emateko epea zabalik dago, eta, horregatik, aurre-inskripzio orria bidali dezakete interesatuek bi hauetako batetik: Gorlizko kiroldegiko harreran aurre-inskripzio orria entregatu, edota hori aurkeztu online izapideen bidez hemen. Halaber, padel ikastaroan aurre-inskripzioa egin aurretik, maila-proba bat egitea beharrezkoa da. Izena emateko epea irailaren 15era arte da. Hona hemen ikastaro guztien zerrenda.

Zozketa publikoa egingo da irailaren 20an, Gorlizko kiroldegian, behar den ikastaroetan, eta aurrez onartutako pertsonen zerrenda irailaren 22an argitaratuko dute Gorlizko Udalaren web orrian. Era berean, Kultur Etxean eta Gorlizko Kiroldegiko Harreran ere kontsulta daiteke.

Azkenik, irailaren 23tik 30era interesa duten pertsonek onartuak izan diren ikastaroetan eman ahalko dute izena. Ordea, lagun bat aldez aurretik onartua izan bada eta inskripzioa epe barruan formalizatzen ez badu, ulertuko da ez dagoela interesatuta, eta plaza itxaron-zerrendagaz beteko da.

Informazio gehiago hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun