Guztira, maila desberdineko zortzi konponketa eta 30 garbiketa eta desinfekzio jarduketa egin dituzte, zonalde hauek umeentzat seguruak izan daitezen, eta erabilera arriskutsua izan ez daiten. Garbiketak barne hartu ditu lurzorua eta jolasetarako elementuak. Halaber, zikinkeria ezabatzeko erabili dituzte presio handiko ekipoak eta desinfekziorako produktu espezifikoak. Konponketei dagokienez, gehienak oinarritu dira erabilerak berak eta denboraren joanak eragindako higaduraren ondoriozko gorabehera txikiak konpontzean.
Argiñena izan da jarduera gehien bildu duen zonaldea sei konponketa eta zazpi garbiketa-jarduketagaz. Kinpulene, Ondargana, Urezarantza eta Gaminizko eremuetan ere garbiketa lanak egin dituzte, eta Gandian, berriz, babesgarri txiki bat birjarri dute. Azkenik, Ikastetxean kautxuzko lurzoruaren zati bat ere konpondu dute.