Abuztuan egin zituen Gorlizko Udalak eraikina ikuskatzeko lanak. Bisitan, espazioaren barrualdean, galdara-gelan eta estalkian bi motatako hezetasunak zeudela egiaztatu zen: iragazteak eta kondentsazioak eragindakoak. Arriskurik ez dakarten pitzadura arinak ere detektatu ziren, kasu honetan, arazoa estetikoagoa da.
Eraikinak kondentsazio bidezko orbanak ditu sabaietan eta hormetan, ia azalera osoan. Hori dela eta, Udalak azalera horietan lan egitea erabaki du, garbitu eta desinfektatu ditzaten. Jarduketa horren ondoren, kaltetutako euskarriak konponduko dituzte, eta hezetasun mota horrek sortutako lizunaren aurkako tratamenduagaz akabera bat aplikatuko dute. Iragazgaizte-lanak ere egingo dira, uraren sarreraren jatorri posibleak identifikatu ondoren.
Udal gobernuak aurreikusten du Haur-eskolak 2024-2025 ikasturterako ireki ahal izango dituela berriro bere ateak. 0 eta 2 urte bitarteko haurren zaintza integraleko hezkuntza-zerbitzua denez, aparejadoreak egindako ikuskapen-txostenak eraikina birgaitzea proposatzen du, patologiei modu integralean helduko dien proiektu tekniko batean oinarrituta. Txosten horren arabera, halaber, eraikinaren egungo egoera leku desegokitzat jotzen dute zerbitzua emateko, lizunek eragina izan baitezakete arrisku handieneko erabiltzaileen osasunean.