Asteklima 2023 kanpainaren baitan hamaika ekintza antolatu ditu Gorlizko Udalak

Nahia Martinez Gondra 2023ko ira. 21a, 10:36

Asteklimaren helburua da herritarrak klima-aldaketaren eta beharrezko trantsizio energetiko eta klimatikoaren aurrean kontzientziatzea eta mobilizatzea.

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen (Asteklima) laugarren edizioa ospatuko da EAEn. Ekimen honen helburua da herritarrak klima-aldaketaren eta beharrezko trantsizio energetiko eta klimatikoaren aurrean kontzientziatzea eta mobilizatzea. Gorlizko Udalak bat egingo du berriz ere sentsibilizazio-kanpaina horregaz eta zenbait jarduera antolatu ditu: irailaren 23an hondakinen birziklapen tailerra 18:30ean, irailaren 24an klima aldaketaren jokoa 12:00etan, eta irailaren 29an Mañana dokumentalaren emanaldia eta solasaldia 18:00etan. Ekitaldi guztiak Sertutxenan egingo dira, eta ez da aurretiaz izena eman behar. Informazio gehiago Gorlizko Turismo Bulegoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun