Gorlizko alkatea den Ekaitz Pauk eskerrak eman dizkie Udaleko teknikariei prozesuan zehar jasotako 23 auzo-proposamenak xehetasunez aztertzerakoan egindako lanagatik. Halaber, eskerrak eman dizkie baita gorliztarrei udalerria hobetzeko konpromisoagatik eta inplikazioagatik. Aurrekontu parte-hartzaileen prozesu horren bidez, Gorlizko Udalak herritarrak inplikatu gura izan ditu, udalerria bera hobetzeko dituzten beharrak eta interesak azalduz.