Urteko gaurik beldurgarriena ospatuko dute Gorlizko Gau Baltzan

Nahia Martinez Gondra 2023ko urr. 9a, 11:03

Hainbat ekintza egingo dituzte Gorlizko Ibarreta plazan 16:30etik aurrera.

Hil honetako azken egunean, urriaren 31n, egitarau oparoa osatu du Gorlizko Udalak gaurik beldurgarriena guztion artean ospatzeko: tailerrak, scape room-ak, bafle poteoak eta jolas tematikoak, pintxo mikologikoko sariak, makillaje eta janzte tailerra, etab. Ekintza guztiak herriko Ibarreta plazan egingo dituzte arrastiko 16:30etik aurrera.

Egitaraua

  • 16:30-18:30 Tailerrak. Saguzahar automatak, Gau Baltzako egurrezko amuletoak eta kalabaza ponpoiak.
  • 17:00-18:30 Makillaje eta janzte tailerra Astondo taldearen eskutik.
  • 17:00-22:00 Hanburgesa eta txoripan solidarioa. Etekina, Fundación Eguzkilore "Hogar de Gorliz".
  • 17:00-21:00 Scape Room "Izena duen guztia bada". Izen emateak: 946 774 348.
  • 18:30 Hodei magoa.
  • 18:30 Baffle poteoa eta jolas tematikoak Itsasbide 3 kaletik PG Kuadrillak-egaz.
  • 19:30 Gaztaina erreak.
  • 19:30-21:30 Photocall.
  • 19:30 Argia: Arima Galduak Attitude Dantza Eskolagaz. Jarraian, Gau Baltza animazioa.
  • 21:30 Pintxo mikologiko sariak eta saski gastronomiko zozketa. Gainera, akerren eta sorginen dantza eta Arima galduak Aratz Dantza Taldeagaz Ibarreta plazan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun