Gorlizko Udala kiroldegiko pabiloia egokitzen ari da irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko

Nahia Martinez Gondra 2023ko urr. 16a, 09:54

Gorlizko kiroldegiko irisgarritasuna hobetzeko eta eraikina suteen aurka babesteko obrak egiten ari dira.

Gorlizko alkatea den Ekaitz Pau Altunak iragarri duenez, azken hilabeteotan, herriko kiroldegiko pabiloia egokitzeko obra egitean ari dira bertako irisgarritasuna hobetzeko eta eraikina suteen aurka babesteko. Oraindino ere, jarduera berriak egin behar direla jakinarazi du egun dauden kalteak konpontzeko, horregatik, ezin dute zehaztu kiroldegiko pabiloia noiz irekiko duten. Hala ere, azpimarratu du Udala "aktiboki" ari dela lanean obraren denborak murrizteko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun