Gorlizko parkeak 485 metro karratuko azalera du guztira eta aldez aurretik instalatutako estalki batek babesten du gunearen erdia. Aisialdirako eremu berriaren zati handi bat estalkian bertan egingo dute, estetika kaltetu gabe, eta joko-intentsitate desberdineko bi gunetan banatuko dute.
Hala, zati bat lasaiagoa izango da, 5 urtetik beherakoentzat; bestea, berriz, aktiboagoa, 14 urtera artekoentzat egokia izango dena. Era berean, estalkiaren kanpoalde guztia eremu aktiboa izango da ere.
Diseinuak, oro har, itsas mundua erreproduzitzea du helburu, eta itsasoko olatuak imitatzen dituzten erliebeak sortuko dituzte. Burbuila-etxolak, kai-ponpak, arrantza-sarea, oreka-sokak, eskalada-eremua, txirrista, zabuak eta arrantzatzeko kanaberak izango ira jokoetako batzuk, besteak beste. Horiek aukeratzeko orduan irisgarritasun irizpideak hartu dituzte kontuan, baita urbanizazio bat hurbil egotea ere.
Lanek bi hilabeteko epea izango dute eta datozen egunetan hastea aurreikusten da, K1 Ekopaisaia SLL enpresa esleipendunaren eskutik.