Newsletter hori jasotzeko, Gorlizko Udalaren web orrialdeko banner nagusian dagoen "Info Gorliz – Udal boletina" atalean helbide elektroniko bat bidali behar da. Zerbitzu berri honen xedea da zuzeneko komunikazioa hobetzea eta herritarrekaz harremanetan jartzeko bideak aberasten jarraitzea.
Info Gorliz-ek bat egiten du lehendik dauden komunikazio-kanalakaz. Udalak, web orriaz gain, zenbait profil erabiltzen ditu sare sozialetan, hala nola Facebook (@Gorlizko Udala), Twitter (@GorlizkoUdala) eta Instagram (@gorlizkoudala). Bertan, informazioa igorri, eta eskaerak, kexak eta iradokizunak jasotzen dituzte.