Lehiaketan parte hartzeko goskoa@gmail.com helbidera bidali behar da informazioa: parte-hartzailearen izen-abizenak, telefonoa, dekorazioaren argazkia, apaindu den helbidea eta dekorazioaren izenburua. Izena emateko azken eguna 2023ko abenduaren 20a da.
Epaimahai profesionala eta herri-epaimahaia egongo dira eta herri-bozketa egingo da esteka baten bidez. Pertsona bakoitzeko boto bakarra onartuko da, eta bozketan parte hartzen duten pertsona guztien artean urdaiazpiko bat zozketatuko da.
Hala, 300 euroko sei sari banatuko dira txarteletan, Gorlizko denda eta establezimenduetan kontsumitu eta gastatzeko, hurrengo kategoria horietan: bi erakusleiho onenari, bi balkoi onenari eta bi leiho onenari.Kategoria bakoitzerako sari bat epaimahai profesionalak erabakiko du eta beste bat herri-epaimahaiak. Aipatutakoez gain, beste sari gehiago banatuko dira parte hartu duten pertsona guztien artean.
Sari banaketa 2024ko urtarrilaren 13an, zapatuan, izango da, arrastiko 19:00etan, Gorlizko pilotalekuan. Egun horretan, urdaiazpikoa zozketatuko da bozketan parte hartzen duten pertsonen artean, telefono-dei baten bidez, eta erantzunik izan ezean, beste telefono-zenbaki bat aterako da urdaiazpikoa entregatu arte. Halaber, antolakuntzak beretzat gordetzen du egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea.