Bizkaitar Saltsan Ipinitako Barraskiloen hamalaugarren lehiaketa egingo dute Gorlizen

Erredakzioa 2023ko aza. 29a, 12:48

Gorlizko pilotalekuan egingo dute, goizeko 08:00etatik aurrera.

Andra Maria Sortzez Garbia Gorlizko zaindariaren jai egunean, abenduaren 8an, Bizkaitar Saltsan Ipinitako Barraskiloen hamalaugarren lehiaketa egingo dute. Gorlizko pilotalekuan egingo dute, goizeko 08:00etatik aurrera. Hala, Kazola guztiak 13:00etan aurkeztu beharko dira.

Parte hartzen duen kazola bakoitzean gutxienez 2 kg barraskilo egon behar dira. Halaber, Bizkaitar saltsa, egun horretan bertan egin behar da, antolatzaileek prestatutako lekuan. Horretarako, butano-bonbonak edo barbakoak erabiliko dira, ezingo da egurrik erabilik, eta butano-goma begiratuko da (epemuga eta abar). Gainera, behar den materiala eraman behar du parte-hartzaile bakoitzak.

Hala, parte-hartzaile bakoitzak, kazola bat aurkeztu dezake: saltsa beretik ezin da kazola bat baino gehiago aurkeztu. Era berean, epaimahaiaren erabakia gora jo ezina da.

Sariak 14:00etan banatuko dira eta hurrengoak dira: lehenengo postuan, txapela, 40 euro, trofeoa eta saria; bigarren postuan, 30 euro, sariak eta trofeoa eta hirugarren postuan, 20 euro, sariak eta trofeoa. Gainera, lehenengo 10 sailkatuentzako sariak egongo dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun