Ildo horretan, Udalak bost aldaketa eta hobekuntza hauek adierazi ditu:
1. Autobusaren ibilbidea aldatzea, eta berriro Itsasbide Kalera bideratzea. Horretarako, zenbait aldaketa egin beharko lirateke kale horretan. Aldaketa hori lehentasunezkotzat jotzen du Udalak, adinekoak zerbitzuetara hurbiltzeko.
2. Sagastikoetxe industrialdean autobus-geraleku bat jartzea, poligonoaren irteeran kokapenik egokiena zein den kontuan hartuta. Eskaera hau Plentziako Udalagaz batera landu da, eta Udalak eskerrak eman nahi dizkio erakutsitako inplikazioagatik eta laguntzagatik.
3. Mungia Bidean dagoen autobus-geltokia berraktibatzea, biribilgunearen ondoan. Gaur egun geldialdi bat dago, baina ez da erabiltzen.
4. Bestalde, Udalak beharrezkoa ikusten du gaueko autobus-zerbitzu bat izatea metro-geltokia herriagaz komunikatzeko, gutxienez asteburuetan eta udan (herriko jaietan adibidez), horrela erabiltzaile ahulenen segurtasun gabeziako egoerak saihesteko, gaur egun metro-geltokitik beren etxeetara oinez joan behar baitute.
5. Azkenik, Gorliz eta EHU/UPV lotzen dituen autobus zerbitzuaren ordutegia zabaltzea eskatu du Udalak, maiztasuna eta hasierako eta amaierako ordutegiak areagotuz, horrela ikasleei unibertsitatera joateko garraioa errazteko.
Era berean, bilerak, Plentzia-Mungia-Bilbo linea zuzen bat sortzeko (transbordorik gabe) eskaera mahai gainean jartzeko ere balio izan zuen.