Gorlizko Estratakoetxe parkea hobeto argiztatu dute

Erredakzioa 2023ko abe. 26a, 10:45
Estratakoetxe parkea argi berriakaz. © GORLIZKO UDALA

Gorlizko Udalak tokiko puntu ilunak ezabatzeko neurriak hartzen jarraitzen du. Hala, led teknologiako beste zazpi argi instalatu ditu Estratakoetxe parkean, herritarrentzat ingurua seguruagoa izan dadin. Horretarako, Udalak 21.641 euroko inbertsioa egin du argiak erosi eta instalatzeko.

"Gorliztarren segurtasuna lehentasuna da guretzat. Horregatik, Udaletik LED argiteriak dakarren eraginkortasun energetikoaren aldeko apustua egiteaz gain, segurtasunik ezaren sentsazioa sor dezaketen Gorlizko puntuetan argi-mailak handitu eta hobetzeko lanean ari gara. Parke hau, lehen luminariarik ez zegoena, horren adibide da", adierazi du Ekaitz Pau alkateak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun