Gorlizko alkatea den Ekaitz Pauk adierazi duenez, apurka-apurka Gorlizko puntu beltz guztiak ezabatu gura dituzte: "Duela aste gutxi zazpi luminaria jarri genituen Estratakoetxe Parkean, lehen argirik ez zegoen tokian. Laster, argi berriak instalatzeko lanekin hasiko gara Itsasbide kalean, hondartzako aparkalekuaren inguruan".
Horrela, alkateak azpimarratu duenez, bizilagunek antzemandako Gorlizko puntu beltz guztietan "segurtasun sentsazioa " areagotzeko lan egiten jarraituko dute argiteria publikoa indartuz. Hala, alkateak eskerrak eman dizkie baita udal-teknikariei, herriko argi-puntuak hobetzeko egiten duten lanagatik.