Gorlizko alkatea den Ekaitz Pauk argi du egin beharreko lana: "Gorlizko puntu beltz guztiak kendu nahi ditugu, oinarrizkoa da guretzat, argi faltagatik herritarrengan segurtasun ezaren sentsazioa sor dezaketen puntu guztiak. Orain, beste hobekuntza batzuekin jarraituko, adibidez, Itsasbide kalean, non hondartzako aparkalekuaren inguruko argiztapena indartuko dugun. Etengabeko lana da, lehentasun bat guretzat”.