Udal Brigadak herria egoera onean mantentzeko lan ugari egiten jarraitzen du. Horien guztien artean, nabarmentzekoak dira urtarrilean egin diren hiru jarduera: Gorlizko ikastetxetik gertu dagoen lursail bat garbitzea, ‘kuxin berlindarrak’ ipintzea eta paperontzi berriak jartzea. Hala, ikastetxearen ondoko lursailetik banbu kanaberak kentzea lehentasun bihurtu da, Asiako liztorrek habiak jartzeko gune bihurtzeko aukera antzeman baita.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!