🔥 Sutea piztu da bart gauen Pinudiko barbakoa baten. Eskerrik asko Gorlizko Udaltzaingoari berehala bertaratu baitzen sua itzaltzera. Pinudia gure altxor natural nagusienetakoa da. Hala, arduraz jokatzea eta barbakoen erabilera egokia egiteko deia luzatzen diegu herritarrei. pic.twitter.com/zX0pIQ6f6Q
— Gorlizko Udala / Ayuntamiento de Gorliz (@GorlizkoUdala) January 28, 2024
Gorlizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, zapatu iluntzean sute bat piztu zen hondartzaren ondoko pinudian, barbakoa baten eraginez. Udal-iturriek azaldu dute sugarrak arrastiko 20:00ak aldera isiotu zirela, eta udaltzainak berehala bertaratu zirela sua itzaltzera. Horren ondorioz, Udalak herritarrei eskatu die "arduraz jokatzeko eta barbakoen erabilera egokia egiteko".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!