Zubiaren egoeraren ondorioz, udal-arduradunek erabaki dute hori ixtea eta horren paraleloan doan bide bat egokitzea, "bihurgune gehiagorekin baina seguruagoa, herritarrek erabiltzeko prest dagoena".
Udalak azaldu duenaren arabera, arazoa 2021etik ari dira kudeatzen Espainiako Kosta Zuzendaritza Nagusiagaz eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailagaz. Zubia etengabe eratzen ari den duna baten gainetik igarotzen da, eta babestutako espezieak bizi dira bertan. Hartara, ezin dute harea mugitu konponketa osoa eta segurua egiteko. "Udala etengabe ari da harremanetan eta lanean bi erakundeekin, irtenbide adostu bat bilatzeko eta beharrezko baimenak izateko, lizitazio bat abiarazi eta dagokion jarduketari ekiteko", azpimarratu du.