SmartTrekking ibilaldi esperimentalaren lehen edizioa antolatu du Gorlizko Udalak otsailaren 20rako

Nahia Martinez Gondra 2024ko ots. 1a, 09:28

Trekking material berria probatuko dute parte hartzaileek irteera horretan.

Mugikon eta Smart To Walkegaz batera, Gorlizko itsasargira igoko dira interesdunak otsailaren 20an, martitzenean. Hala, 7,4 kilometroko ibilbidea egingo dute hiru ordutan zehar, arrastiko 16:30etik 19:30era.  Helburu nagusia da irteeraren hasieran azalduko dituzten gaiei irtenbide komun bat ateratzea eta guztion artean horren inguruan hausnartzea; hala nola bizi ohitura osasungarria eta mugikortasuna sustatzeko ideiak jasoko dituzte. Izen-ematea Gorlizko Jarduera Fisikoko Orientazio Zerbitzuan (SOAF) egin daiteke, Sertutxenan, martitzenetan 09:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 17:00etara.

Ibilbidea Gorlizko Sertutxena eraikinean hasiko da, eta antolatzaileen esanetan, gakoa izango da denbora atsegina pasatzea mendizaletasuna partekatuz. Gainera, trekking material berria probatuko dute parte hartzaileek irteera horretan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun