Gorlizko Udalak jarduera hau egiteko kreditu aldaketa onartuta du daborduko. Diru kantitate hori maiatzean izango du erabilgarri eta hilabete horretan obren lizitazioa ateratzea aurreikusten dute.
Urtarrilaren amaieran segurtasun arrazoiengatik itxi behar izan zuela zubia Udalak, egitura egoera txarrean aurkitzen delako. Hondarrak eta salitreak eragindako higaduraren ondorioz, egurra usteldu egin da eta ohol berriak ez dira segurtasunez eusten. Istripurik gerta ez dadin, bidea ixtea erabaki zuen eta zubiaren paraleloan doan bide bat egokitu zuen, bihurgune gehiagogaz baina seguruagoa, herritarrek erabiltzeko prest dagoena.