Umeek udaz gozatzeko aukera izango dute Gorlizko udalekuetan

Nahia Martinez Gondra 2024ko api. 15a, 12:48
© FREEPIK

Gorlizko udalekuetan izena eman daiteke gaurtik aurrera, maiatzaren 3ra arte, bi egunak barne. Hala, zozketa maiatzaren 13an egingo dute, goizeko 09:00etan. Eskakizuna bidaltzeko Udalaren webgunean egin daiteke, postaz gutun ziurtatu bidez (Krutzeta kalea, 5 A. 48630 Gorliz) edota aurrez aurre, Gorlizko Kultur Etxean, astelehenetik barikura, 09:00-13:30 eta 16:30-20:00.

Zerrenden argitaratzea maiatzaren 17tik aurrera izango da, hemen. Plazak berresteko, maiatzaren 27a baino lehen egingo da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun