Arrastiko 17:00etatik aurrera, bertaratutakoei Beti Onen berri emango zaie. Zerbitzu horren bidez erabiltzaileek arreta iraunkorra izan dezakete etxean, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan. Zerbitzu hori larrialdi-egoerei edo premia sozialei erantzun egokia emateko berariaz prestatuta dauden pertsonek ematen dute, bai beren kabuz, bai beste baliabide komunitario batzuk erabiliz. Zerbitzua emateko, etxean terminal bat instalatzen dute eta erabiltzaileari eraman behar duen sakagailu edo domina bat ematen zaio.