Gorlizko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, BiziPark proiektua jarri nahi du martxan: bizikletentzako aparkaleku segurua. Hala, garraiobide desberdinen modalitatea eta intermodalitatea sustatu nahi du ibilgailu pribatuaren ordezko moduak garatzeko. Momentuz, egitasmoko baldintza orientagarriak arautzen dituen udal ordenantza onetsi dute. Informazio gehiago, hemen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!