Maiatzaren 15era arte izena eman daiteke Gorlizko udalekuetan

Nahia Martinez Gondra 2024ko mai. 9a, 13:43

2019 eta 2021 urteko umeentzako zuzenduta daude udalekuak.

Uztailaren 8tik uztailaren 19ra, astelehenik barikura, izango dira aurtengo Gorlizko udalekuak, udalerriko kiroldegian. Ordutegia goizeko 10:30etik 14:00etara izango da, ludoteka zerbitzua 09:30etik 10:30era izanda. Ekintzen artean, jolas ludikoak, kiroletakoak, jolasekoak eta tailerrak izango dira, betiere 2019 eta 2021 urteko umeentzako zuzenduta. Aurre-inskripzioa irekita dago maiatzaren 15era arte.

Izena emateko bi bide daude:

  • Aurrez aurre: Gorlizko kultur etxean, Krutzeta kalea, 5. Astelehenetik barikura, 09:00-13:30 eta 16:30-20:00. Zapatuak, 10:15-13:30. Kiroldegia: astelehenetik barikura, 10:00-11:00 eta 17:00-21:00. Zapatuak, 09:00-13:30.
  • Telematikoki: Udaleko webgunean. (On-line tramiteak: 705. Udalekuak. Inskripzioa).

Plaza baino eskatzaile gehiago egonez gero, zozketa publikoa egingo da maiatzaren 16an, 10:00etan, Gorlizko kultur etxean. Gorlizen erroldatutako haurrek izango dute lehentasuna.

Prezioei dagokionez, Gorlizen erroldatuta ez daudenek, 60 euro ordainduko dituzte, eta gainontzekoek, 50 euro. Ludoteka zerbitzua doakoa da, eta deskontua egongo da familia ugarientzako, % 15ekoa.

Aurreinskripzioan, neba-arrebak orri bakarrean inskribatuko dira, horrela, zozketa egiten bada eta aukeratua bada, elkarrekaz joango dira. Aurre-inskripzio horrek ez du esan nahi eskatutako udalekuetan onartuta dagoenik. Aurre-onarpena berretsi ondoren, izena emateko orria bete behar da.

Zozketaren ondoren onartutako pertsonen zerrendak argitaratzea, maiatzaren 20tik aurrera egingo da, Udaleko webgunean, kiroldegian eta kultur etxean.

Informazio gehiago, hemen.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun