Gorlizko udako Artisautza azokan izena eman daiteke maiatzaren 20ra arte

Nahia Martinez Gondra 2024ko mai. 13a, 10:31

Azoka 11:00etan hasi eta 14:30etan amaituko da.

Urtero legez, uztailaren 27an, XXXVIII. Artisau azoka egingo dute Gorlizen udalerria eskulanen erakusketa eta salmenta erakusleiho bilakatuz. Artzelu plazan egingo dute, 11:00etatik 14:30era. Hala, bertan parte hartzeko eta postua jartzeko epea daborduko zabalik dago maiatzaren 20ra arte, eta aurrez aurre, online edota postaz eman daiteke izena.

  • Aurrez aurre izena eman daiteke Gorlizko kultur etxean (Krutzeta kalea, 5A), astelehenetik barikura, 09:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara.
  • Zapatutan 10:15etik 13:30era. Online, Udaleko webgunearen bidez, hemen. (Jarraibideak: tramiteak online-
    706. Azokak. Azoketarako izena eman. Azoka honetako inprimaki zehatza erantsi behar da).
  • Postaz, gutun ziurtatu bidez.

Informazio osoa, hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun